XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Atala - Luzatutako diruizendapenen zenbatekoa

Indarreango araupidetzaren arauera luzakizun izan daitezen diruizendapenen zenbatekoak bukatutako ekonomia-urtearen azken egunean ontzat emanda zeudenak izango dira, hots, 1984garren ekonomia-urtean zegokien baimenarekin egindako eskuraketak, gehikuntzak eta gainontzeko aldakuntzak kontatu ondorengoak.

8. Atala -Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

a) Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamuek dakartzaten diruizendapen-ondarrak diruegitamuetan sartzeko jaurpideak 1984garreneko luzatutako Diruegitamuetan sartzeari buruz indarrean jarraitzeaz gainera, beste hauek ere sartu ahal izango dira:

1- 1983garrenerako Diruegitamuetako 50 Saileko gaindikinak.
2- 1983garreneko Diruegitamuetako Autonomia-Ertzainarentzako diruizendapenen gaindikinak.
3- 1983garrenerako Diruegitamuetan lanarien kidekaketarako egitasmoeei dagozkienen gaindikinak.

b) Luza-arazitako Diruegitamuetan sartutako diruizendapenentzako jaurpideak 1984garrenerako Diruegitamuei dagozkienak heurak izango dira eta, beraz, ekonomia-urte honetan indarrean zeuden dirueskuraketa-jaurpideak erabiliko dira hoiekin.

9. Atala -Diruizendapen gehikizunak

Luza-arazitako diruegitamuetan eta bertan jarritako epe-mugararte horrelakoak izan eta indarrean daudenetan sartutako diruizendapenak, luzapen-aldirako gehikizunetan zermugatuko dira.

Jaurlaritzak, gainera, jaulkitako herri-zorren dirusariak, domua eta gastuak ere ordaindu ahal izango ditu, horretarako diru-zenbatekoak jaulkipen bakoitza egiterakoan jarritako zernolakoak edo indarreango araupidetzak jaulkipen-aldakuntza egiteko jartzen dituen baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean.

10. Atala - Bestetarakotze eta horniketa-jaurpideak

a) Luzapen-aldian, bestetarakotze eta horniketa jaurpideak 1984garreneko Diruegitamu-Legeko manuak diotenez araupetuko dira.

b) Udalen, Herri-lhardunaren Aldakuntzarako neurrien Legean agintzen dena egiteratzeko beharrezko izan daitezen bestetarakotzeak egin ahal izango dira.

11. Atala -Gaudimenak

Luzapen-aldian, luzapenaren gai diren Guztizko Diruegitamuetan ontzat emandako modutan eta hoietan ontzat emandako gehienezko zenbatekoekin erabili gabe gelditutakoarentzako gaudimenak eman ahal izango dira.

12. Atala- Maileguak

Luzapenaren gai izandako Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugak luzapen-aldian indarrean iraungo dute.

13. Atala -Agintepide berrien eskuraketa